gure elkartea
urteko egutegia
beste jarduerak
aizkorriko bira
argazki lehiaketa
helbide bereziak
URTEROKO BATZAR OROKORRA
2008-11-14
Datorren Ostiralean, Azaroaren 14an, arratsaldeko 8etan urteroko batzar orokorra ospatuko dugu Elkartean. Bertan urteko errepasoa egin eta zuzendaritza batzorde berria aurkeztuko dugu.
AKANPADA
2008-09-10

Beste urte batez, Beasaingo Aitzgorri Mendizale Elkarteak urteroko akanpada antolatu du Irailak 27 eta 28rako. Aurtengoan Aísa (Huesca) eta Lizarara joango gara.
Larunbata hilak 27an goizean aterako gara Beasaindik eta zuzenean Aísara joango gara. Bertatik Aspe mendira igoko gara eta arratsaldean jeitsitakoan Aísako aterpean atseden hartuko dugu. Hurrengo egunean Lizarako aterpera joango gara eta bertan mendi irteera lasai bat egingo dugu (nahi duenak Bisaurinera joateko aukera izango du). Ondoren, aterpean bazkaldu eta gero Beasainera itzuliko gara arratsaldean.
Irteeran parte hartu nahi duten mendizale guztiek elkartean eman beharko dute izena Irailak 12 eta 19 bitartean, arratsaldeko 19,00etatik 20,00etara. Irteeraren prezioa 70€takoa izango da.
INAZIOTAR IBILBIDEAREN AMAIERA
2008-09-10
Igande honetan, hilak 14, Inaziotar ibilbideari amaiera emango diogu Bidaniatik Loiolararteko ibilbidearekin. Loiolan, bazkari batekin ospatuko dugu ibilbidearen amaiera. Bertan parte hartu nahi duenak, elkartean izena eman beharko du Ostiralean, hilak 12, 19.00etatik 21.00etara.
TOMAS SALAZAR IV. AIZKORRIKO BIRA - ESKERRIKASKO
2008-06-09
AIZKORRI MENDIZALE ELKARTEAREN PARTETIK, TOMAS SALAZAR IV. AIZKORRIKO BIRAN PARTE HARTU DUTEN GUZTIEI ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIEGU.

BAITA ANTOLAKUNTZAN ETA BIRAKO EGUN BERTAN ERA BATERA EDO BESTERA LAGUNDU DIGUTEN GUZTIEI.

ESPERO DUGU HEMENDIK BI URTETARA BERRIRO DENAK BILDUKO GARELA AIZKORRIKO BIRAKO BOSTGARREN EDIZIOA OSPATZEN.

ESKERRIKASKO DENEI.

AHAL DUGUN BEZAIN PRONTO AURTENGO BIRAKO ARGAZKIAK IGOKO DITUGU.
TOMAS SALAZAR IV. AIZKORRIKO BIRA-RAKO IZENEMATEKO EPEA ZABALIK
2008-05-09
Datorren ekainaren 8an Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatuko duen “TOMAS SALAZAR IV. AIZKORRIKO BIRA” ospatuko da.

Izenemateko epea, Maiatzaren 12tik aurrera irikita geratuko da eta honela egin daiteke:

1.- Posta elektronikoz, info@aizkorrime.org helbidera bidalita.
2.- Webgunean.
3.- Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzan bertan.

Izenematea, 10 Euroren truke izango da aldez aurretik egin ezkero (ekainaren 5ko arratsaldeko 8ak arte, Euskadiko Kutxako 3035.0017.19.017007351.4 kontu zenbakian sartu beharrekoa. Hau da aldez aurretik ordainketa egiteko era bakarra),) eta 12 euroren truke irteeran bertan eginda.

Informazio gehiago nahi izanez gero ikusi Aizkorriko Birako linka.
 












© Aizkorri Mendizale Elkartea 2008. Eskubide guztiak erreserbaturik
Jose Martin Arana kalea, 2.behea. 20200 Beasain (Gipuzkoa)


Datorren irteera
2008-11-30
GUARDAETXE-AMEZKETA

BiharEtzi