Arautegia

 

 

·        Gure lehen araua, ingurua zaintzea da.

·        Irteera-ordua, goizeko 6etan izango da, Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzatik.

·        Izenematea, 12 euroren truke izango da aldez aurretik egin ezkero (ekainaren 5ko arratsaldeko 8ak arte, Euskadiko Kutxako 3035.0017.19.017007351.4 kontu zenbakian sartu beharrekoa. Hau da aldez aurretik ordainketa egiteko era bakarra), eta 15 euroren truke irteeran bertan eginda; honela egin daiteke:

1.     Posta elektronikoz, aizkorri@aizkorrime.org helbidera bidalita.

2.     Webgunean, www.aizkorrime.org orrialdearen bidez.

 

·        Parte-hartzaile guztiek txarteletan azalduko diren kontrol-guneetatik pasatu beharko dute. Gune bakoitzean txartela zigilatu egingo da (ordua idaztearekin batera); horrela, proba guztia egin dela ziurtatu ahal izango da.

·        Probaren iraupena 12 ordu ingurukoa izango dela pentsatu badugu ere, 14 ordu pasatu arte ez da azken kontrola itxiko. Beraz, arratsaldeko 8etan, azken kontrola itxitzat emango da.

·        Hau mendi-ibilaldia da eta ez lasterketa. Hori dela eta, amaieran ez da inolako sailkapenik izango eta parte-hartzaile guztiei oroigarri bana emango zaie.

·        Amaieran masaje-emaileak eta dutxak ere esku-eskura izango dira.

·        Norbaitek aurreko egunean etortzea pentsatuko balu (urrutikoa delako edo), Loinazpe ikastetxean lo egiteko tokia izango du (zakuak ekarri beharko lituzke).

·        Bide guztian zehar osasun-zaintza izango da, baina antolatzaileek bidean gerta daitezkeen ezbeharren ardurarik ez dute bere gain hartuko.

·        Arautegiaz kanpo sor daitezken edozein arazoz erabakia hartzeko ardura osoa, antolakuntzarena izango da.

·        TOMAS SALAZAR AIZKORRIKO V BIRAn parte-hartzeko izenak emateak, ARAUDI hau ontzat jotzen dela esan nahi du.

·        Antolatzaileak araudi hau aldatzeko eskumendun dira.