AITZGORRIKO
BIRA MENDI-IBILBIDEAREN XEHETASUNAK
Aizkorriko Bira. Fitxa
teknikoa
52km-ko luzaera
2.000 metroko desnibela
Irteera ordua, goizeko 6etan izango da, eta
hogeiko taldeetan irtengo gara minututik minutura.
|
|
| |
|
| |
pantaila
osoan ikusteko |
Beasaingo Aizkorriko Mendizale elkartetik aterako gara Lazkaorantz. Errepide
Nazionalaren azpitik lehen bidegurutzean eskuinera hartuko dugu Batxilergoko
Instituturantz. Institutua pasa ondoren, eskuinerantz doan pista bat
hartuko dugu. Goranzko bidean baserri baten albotik pasako gara.
Lizarbe aterpea
Etxegarate
Añabaso
San Adrian aterpea
Aizkorri
Beasain
|
Aldapa bukatzen
denean beste pista bat ikusiko dugu eta zuzen jarraituko
dugu hesi batzuei jarraituz. Bideak eskuinerantz
egiten du. Ondoren, ezkerretara hartu beharko dugu “Gaitin” baserritik
pasatzeko eta asfaltozko bide estu batetik jarraituko
dugu. Olaberrira iritsiko gara.
Beherantz egingo dugu. Lazkaotik datorren errepidea gurutzatuko
dugu eta asfaltozko bide batetik zuzen jarraituko dugu. Hortik “Ojarbi” baserrira
edo dorretxera helduko gara.
Dorretxea eskuinean utzi eta bideari ekingo diogu, Esparru mendirantz
doan goranzko bidetik. Berehala, eskuinetara hartuko dugu, uraren
depositoa eta iturria ezkerretara utzita. Bi ate metaliko gurutzatu
ondoren, “Esparru” edo “Irumugata” mendiaren
magalean egongo gara.
Hemendik, “Arantxamendiko portua” (782
m) izeneko zelaietara iritsiko gara. Mendi honen gailurrean Idiazabalgo
eta Ataungo lurrak bereizten dituen alanbrezko hesi bat dago. Alanbrezko
hesia jarraituz, hegoaldeko norabidean, Lizarbe mendi-lepora
iritsiko gara. Idiazabalgo aldeko iturritik jarraituko dugu, “Unanibe” (840
m) mendi-lepora.
Hemendik Etxegarateko portura (658 m) jaitsiko
gara, sakanetik barrena. Errepide nazionala gurutzatuko dugu eta
hego-mendebaldeko bidea hartuko dugu, GR-121eko arrasto zuri eta
gorriak jarraituz.
Bide horretatik Otzaurtera iritsiko gara (671
m). Hemendik Beundera doan pista hartuko dugu. Beunden pistak eskuinera
egiten du. Pista hori utzi eta, berriz ere, eskuinera ondo zaindutako
borda batetik pasako gara. Hemendik “Añabaso” mendira
igotzen hasiko gara (964 m).
Añabaso menditik jaitsi, erreka gurutzatu eta San
Adriango aterpetxera iritsiko gara. San Adrianetik “Lizarrate” mendirantz
doan bidea hartuko da. Mendi honen azpian San Adriango tunela dago.
Tunel hori gurutzatuta, erdi-aroko galtzadatik jarraituko dugu.
Bideak ezkerretara egiten du, baina guk eskuinetara hartuko dugu.
Aldapa gogorra da. Bideko seinaleak jarraituz kalbarioko lehen
gurutzeak ikusiko ditugu. “Mandobide”ra iritsiko gara
eta Aizkorrira iristeko azken zatiari ekingo diogu
(1.528 m).
Urbiarako bidea hartuko dugu eta Arbelarreko txaboletara iritsi
baino pixka bat lehenago gorantz doan bidea hartuko dugu Andreaitzeko
pasabidera. Ondoren bidegurutze batean izango gara eta zuzen jarraituko
dugu Oamendi mendiaren ertzetik joanez, Ormakikoko menditontorreraino.
Ondoren, Zeraingo bidea hartuko dugu, balizaz seinalizatutako bide
bat jarraituz. Hemendik, orain dela gutxi egin duten pista batera
jaitsiko gara. Aska baten parera iristen garenean, eskuinera doan
alanbrez hesitutako pista bat hartuko dugu. Hortik bigarren aska
baten parera iritsiko gara eta eskuineko bidetik, Urruzti baserriaren
ondotik, Barbarisetik Zegama eta Zerain lotzen dituen errepidean
izango gara.
Ostatuaren atzeko aldetik jarraituko dugu, hormigoizko pista batetik.
Hemendik, Segura eta Mutiloa lotzen dituen errepidera iritsiko
gara. Segurarantz doan errepidea hartuko dugu eta ezkerretara hartuko
dugu Segurako “Santa Engrazia” auzora
iristeko.
Azken aldapari ekingo diogu. “Zelaundieta zarra” eta “Zelaundieta
berri” baserrietatik pasako gara eta Idiazabalgo Urbizu auzora
iritsiko gara. Ondoren, Errezkarate baserrira iritsiko gara eta
aldapa handi batetik Besainera jaitsiko gara, Antzizar kiroldegiaren
parera.
Aizkorri Mendizale Elkartera joatea
beste lanik ez zaigu geldituko gure ibilaldia
bukatzeko.
Tomás
Salazar
|