gure elkartea
urteko egutegia
beste jarduerak
aizkorriko bira
• Ibilbidea
• Izen ematea
• Arauak
• Aholkuak
• 2006ko argazkiak
• 2004ko argazkiak
argazki lehiaketa
helbide bereziak
Aizkorriko bira; arauak
Arauak
Gure lehen araua, ingurua zaintzea da.
Irteeraordua, goizeko 6etan izango da, eta hogeiko taldeetan irtengo gara minututik minutura.
Izenematea, 10 Euroren truke izango da aldez aurretik egin ezkero (ekainaren 5ko arratsaldeko 8ak arte, Euskadiko Kutxako 3035.0017.19.017007351.4 kontu zenbakian sartu beharrekoa. Hau da aldez aurretik ordainketa egiteko era bakarra),) eta 12 euroren truke irteeran bertan eginda.
Parte-hartzaile guztiek txarteletan azalduko diren kontrol-guneetatik pasatu beharko dute. Gune bakoitzean txartela zigilatu egingo da (ordua idaztearekin batera); horrela, proba guztia egin dela ziurtatu ahal izango da.
Probaren iraupena 12 ordu ingurukoa izango dela pentsatu badugu ere, 14 ordu pasatu arte ez da azken kontrola itxiko. Beraz, arratsaldeko 8etan, azken kontrola itxitzat emango da.
Hau mendiibilaldia da eta ez lasterketa. Hori dela eta, amaieran ez da inolako sailkapenik izango eta parte-hartzaile guztiei oroigarri bana emango zaie.
Amaieran masaje-emaileak eta dutxak ere eskueskura izango dira.
Norbaitek aurreko egunean etortzea pentsatuko balu (urrutikoa delako edo), Loinazpe ikastetxean lo egiteko tokia izango du (zakuak ekarri beharko lituzke).
Bide guztian zehar osasun-zaintza izango da, baina antolatzaileek bidean gerta daitezkeen ezbeharren ardurarik ez dute beren gain hartuko.
Arautegiaz kanpo sor daitezken edozein arazoz erabakia hartzeko ardura osoa, antolakuntzarena izango da.