gure elkartea
urteko egutegia
beste jarduerak
aizkorriko bira
• Ibilbidea
• Izen ematea
• Arauak
• Aholkuak
• 2006ko argazkiak
• 2004ko argazkiak
argazki lehiaketa
helbide bereziak
Aizkorriko bira; aholkuak
Aholkuak
IBILTARIAK BETI KONTUAN IZAN BEHARREKOAK
1. Erritmoa bakoitzaren gaitasun fisikoetara mugatu. Lehenengo ordu erdia, beroketa gisa hartu, motel samarra ibili. Astean zehar entrenamendua egitea komeni da, gutxienez bi egunetan, footing-a, ibilaldiak, txirrinduan ibili, gimnasia egin, eta abar.. ordubeteko iraupenarekin.
2. Bi orduz behin jan eta edan. Ura soilik edo isotoniko nahasketak, belar-urak eta abar...; gorputzak erraz onartzen dituen energiadun elikagai solidoak: fruitu lehorrak, zekale-barrak, txokolatea, irasagar-gozoa, gailetak, eta abar...
3. Janzkera eguraldiaren arabera egokitu. Jantzi iragazgarriak erabili. Ordezko jantziak eraman, batez ere aldagarriak eta galtzerdiak. Burua txano batez eta lepoa zapi batez estali.
4. Motxila arina eta edukiera txikikoa. Bertan izango ditugu ordezko jantziak, zira, edalontzia, elikagaiak, botikintxoa, mapa eta iparrorratza.
5. Oinetako egokiak. Maila ertaineko mendietan ibiltzeko botak dira egokienak, orkatilari egoki eutsiko diotenak eta kanabera altua dutenak. Oinari egoki doazkionak, oinak libre egon ez daitezen eta urradurarik sor ez dezaten. Bota-material egokiena larru soila edo material sintetikoa nahastuta egindakoa da. Ez irristatzeko zola ona behar dute. Artilezko edo zuntz sintetikoa nahastuta egindako galtzerdiak dira onenak.
6. Botak jantzi eta ondo lotu. Oinazpiak botaren zolari atxikia gelditu behar du, mihia ondo luzatua eta irristatzen ez den korapiloz lotuta, lasa ez dadin. Jaitsieretan lokarriak askatu eta berriz lotzea komeni da.
7. Oinen garbitasuna. Ibilaldiaren aurretik eta ondoren garbitu egin behar dira. Azkazalak moztu, ertzak borobilduta utziz; horrela, zauriak eta infekzioak saihets ditzakegu.
8. Oina zoruari egokitu. Gehienek, duten oinera dela eta, plantilla edo txantiloi ortopedikoak behar dituzte oinera egokitzeko.
9. Oinaren azala babestu. Min edo urradurarik azal litekeen lekuetan oihalezko edo silikonazko babesgarriak ipin behar dirai.
10. Oinetako babei kasu egin. Ibilaldian zehar babaren bat ateratzen bada, aurrera egin nahi bada, baba zulatu eta hustea komeni da, ondoren antiseptikoa eman eta silikonazko babesgarria ipini ondo itsatsita.

Ramon Garate
EMF-ko medikuaren aholkuak