|
|
|
|
|
| Finalista eguna |
| Ekitaldia |
Aizkorri Mendizale Elkartetik goizeko 8,30etan irtengo gara, Murumendiko gailurrera
(859m.) igotzeko asmoz. Bertan , otartekoa janez, indarrak berritzen ditugun
bitartean jarraian pasaia zoragarria ikusi ahal izango dugu.
Jarraian Beasaingo Garin auzora jaitsiko gara. Hamaiketako ederra hartu eta aurten
hildako mendizaleen oroimenezko mezatara joango gara (13.00). Ondoren urtean
zehar antolatutako irteeretan partaidetza nabarmena izan duten mendizaleen opari
eta dominen banaketa egingo da. Eguerdian etxera itzuli nahi dutenentzat autobusa
14,15 etan irtengo da.
Eguerdiko 14,30etan herri bazkaria izango da (helduek platera eta kubiertoak
eraman ditzatela). Jarraian txistulariek eta trikitaliriek alaituko dute dantzaldia.
Arratsaldeko 17,00etan Gasteiz mendizale elkarteko abesbatzaren kontzertu bikaina.
Azkenik, arratsaldeko 18,30ak inguruan autobusak Aizkorri Mendizale Elkertera
itzuliko gaitu txokolatada batez jai egunari amaiera goxo bat emateko. |
| |
|
|
|
|